Zinema. Estreinaldiak

'Zigortzaileak' filmaren estreinaldia, bihar, Iruñean

Arantza Ibarrak eta Alfonso Arandiak 'bullyng'-aren inguruan egin duten abenturazko komedia bat da

Erredakzioa
Iruñea
2010eko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Hamar urte inguruko ume talde batek, ikaskide batzuen tratu txarrak jasateaz nazkatuta, horiei eskarmentua emateko talde sekretu bat sortzea erabakiko dute; horrela, bullyng-a bukatuko dute Zigortzaileek. Hori da bihar Iruñean estreinatuko den Zigortzaileak filmari buruz egileek egin duten laburpena. Arantza Ibarra ondarroarrak zuzendu du umeei zuzendutako abenturazko komedia hori, Alfonso Arandiarekin batera. Atzo, Iruñeko Golem zinemetan eman zuten prentsaren aurrean, eta bihar egingo da estreinaldi ofiziala, Iruñean.

Donostiako Zinemaldian, Gijongoan eta Cuencakoan ere eman dute Zigortzaileak filma, baina zirkuitu komertzialetan ez. Aktoreen artean ditu Carlos Sobera eta Anne Igartiburu, eta Rafael Amargo koreografoak ere badu paper bat. Asmatutako hiri batean gauzatzen da istorioa, baina Portugaleten eta Getxon filmatu dituzte irudiak. Bederatzi haurrek hartzen dute parte. 1.250 agertu ziren, iaz, horiek aukeratzeko egindako casting-era.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.