Donostiako Zinemaldia

Ziklo berri bat egongo da aurtengo Zinemaldian: 'Okerrak ote?'

Donostiako zinemaldia irailaren 17tik 25era bitartean egingo da aurten; bederatzi egun, iaz baino bat gutxiago. Antolatzaileek esan dutenez, zinemagintzak bizi duen krisiagatik nahiago izan dute kalitatea mantendu eta egun bat kendu, egun kopurua mantendu eta kalitatea jaistea baino. Aurten, ziklo berri bat egongo da 'Okerrak ote?', eta han, "sistemarentzat deserosoak" izan diren filmak emango dituzte. Bi atzera begirako ere izango dira, bat Anthony Manni eskainia.

2004ko maiatzaren 7a
17:14
Entzun
Gaur aurkeztu dute Donostiako Zinemaldiaren 52. edizioa. Irailaren 17tik 25era bitartean egingo da, eta Salvador Daliren jaiotzaren mendeurrena dela-eta haren lanean inspiratutako kartela izango du.

Aurtengoak ziklo berri bat izango du: 'Okerrak ote?'. Han mementuko sistemarentzat deserosoak izan diren lanak jasoko dituzte, hala nola, Pepi, Luci, Bom y otras chicas del monton ; South Park eta Trainspotting.

Atzera begirako bi ere izango dira, eta haietako bat Anthony Manni eskainia izango da. Mann zuzendari klasikoak 50. hamarkadan egin zituen wensternak ikusteko aukera egongo da, beraz.

Sail ofizialean 16 film ariko dira Urrezko Maskorra lortzeko lehian, eta, Zabaltedi sailean, berriz,bi atal: zuzendari berrieran, eta beste zinemaldietako perlak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.