Zinebiko sari nagusia Kolonbiara joan da

Film sarituko irudi bat. ZINEBI.
2022ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
ZINEMA. Ekoizpen kolonbiar batek eskuratu du Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko 64. Jaialdiko Sari Nagusia: Angelica Restrepo eta Carlos Velandiaren Todas mis cicatrices se desvanecen en el viento animazio lanak. Euskal Zinemaren Sari Nagusia, berriz, Karla Crncevicen Wild Flowers dokumental laburrak irabazi du; eta Nikita Diakurren Backflip lanarentzat izan da Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldi saria.

Film laburren nazioarteko lehian beste hainbat saridun ere izan dira. Esther Vital Garciak eskuratu du Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldi saria, Searching Heleny lanari esker —Publikoaren EITB saria ere eraman du filmak—; eta Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldi saria, berriz, Gorana Jovanovicek, Balls (Lopte) lanagatik.

Heldu den urteko European Film Awardsen hautagai izateko, Jonatan Schwenken Zoon film laburra aukeratu dute. Eta Espainiako Zinemaren Sari Nagusia Alba Esquinasen Olores filmari eman dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.