Zinema. Estreinaldiak. Beste film batzuk

2012ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun

'21 Jump Street'

Zuzendariak: Philip Lord eta Chris Miller.

Aktoreak: Jonah Hill, Channing Tatum, Ellie Kemper, Ice Cube, Brie Larson, Rob Riggle, DeRay Davis, Dave Franco, Jake Johnson, Johnny Depp.

Herrialdea: AEB. Urtea: 2012.

Iraupena: 109 minutu.

Johnny Depp zen 21 Jump Street 1980eko hamarkada bukaerako telesaileko protagonista nagusia. Polizia talde bateko kidea zen, eta gazteek egindako delituak ikertzea eta zen haien lana. Telesail horretan oinarrituta, izen bereko filma ondu dute Phil Lord and Chris Millerrek. Poliziako beste bi kide dira protagonistak: Morton Schmidt eta Greg Jenko. Institutu garaian elkar ezagutu zuten, eta polizia akademiak elkartu ditu atzera. Eginkizun bat jarriko diete biei: institutu batean nerabeen artean sator lana egitea, eta han egindako delituak argitzea. Egoera irrigarri eta parodikoei aurre egin beharko diete. Filmak kritika onak jaso ditu AEBetan.

'Dark Shadows'

Zuzendaria: Tim Burton

Aktoreak: Johnny Depp, Michelle Pfeiffer, Helena Bonham Carter, Eva Green, Jackie Earle Haley, Alice Cooper.

Herrialdea: AEB. Urtea: 2012.

Iraupena: 113 minutu.

Collins familiak ontzi bat hartu zuen Liverpoolen 1752an, eta AEBetara jo. Beraiekin eraman zuten Barnabas semea (Johnny Depp). Jaioterritik alde egitera behartuta zeuden, maldizio misteriotsu bat familia gogaitzen ari baitzen. Urteak pasatu ziren, eta Barnabas boteretsua eta aberatsa egin zen. Baina Angelique Bouchardekin maitemindu zen (Eva Green). Angelique, baina, sorgina da, eta bizirik lurperatuko du Barnabas, banpiro bihurtuta. Bi mende geroago, hura hilobitik aterako da. 1966an Dan Curtisek egindako telesailaren egokitzapena da (1991n remake bat egin zuen Burtonek berak). Zuzendariak esan du telesailaren zaleak «haserretu» ditzakeela filmak.

'Un amour de jeunesse'

Zuzendaria: Mia Hansen-L¿ve .

Aktoreak: Lola Creton, Sebastian Urzendowsky, Magne Havard Brekke, Valerie Bonneton, Serge Renko, …zay Fecht, Max Ricat, Greg Akcelrod, Olivier Yglesias

Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2012.

Iraupena: 110 minutu.

Paris, 1999ko negua. Camillek eta Sullivanek pasio handiz elkar maite dute. Aurrenekoak 15 urte dauzka, eta bigarrenak, berriz, 19. Hegoamerikara joan nahi du urte bete pasatzera, baina Camillek ez du ideiarekin bat egiten, eta desesperatu egingo da. Uda bukatuta alde egingo du Sullivanek, eta hilabete batzuk geroago Camilleri idazteari utziko dio. 2003an Camille Arkitektura ikasketak egiten ari da, eta Lorenz sona handiko arkitektoarekin maiteminduko da. Lau urte geroago bikote sendoa osatzen dute. Baina halako egun batean Sullivanekin topo egingo du berriro Camillek, eta horrek barrenak mugituko dizkio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.