La guerre est déclarée
Zuzendaria: Valerie Donzelli. Aktoreak: Valerie Donzelli, Jeremie Elkaim, Gabriel Elkaim, César Desseix, Brigitte Sy, Elina Loewensohn, Michele Moretti, Phillipe Laudenbach. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2011. Iraupena: 100 minutu.
Itxuraz film txikia zen, baina denborarekin eta sariekin tamaina askoz handiagoa hartu du Valerie Donzelliren bigarren lan luze honek. Frantzian oso harrera ona egin zioten iaz, eta Cesar sarietarako sei hautagai izan zituen. Eta Xixongo zinemaldi ezagunean sari nagusiak eskuratu zituen, pelikula onenarena eta emakumezko zein gizonezko aktore onenen sariak. Ukitu komikoak dituen drama gordin samarra da Le guerre est déclarée: bikote gazte batek jakinen du haien haur txikiak gaixotasun larri bat duela. Horren kontra borrokatzen hasi beharko dute. Donzellirena da pelikularen meritu handiena; zuzentzeaz gain, harena da gidoia, eta rol protagonista ere hark egina da.
Drei
Zuzendaria: Tom Tykwer. Aktoreak: Sophie Rois, Sebastian Schipper, Devid Striesow, Annedore Kleist, Angela Winkler, Alexander Hoerbe. Herrialdea: Alemania. Urtea: 2010. Iraupena: 120 min.
Hiruki garaikide baten istorioa ekarri du zinemara ekoizpen aleman honek. Hanna eta Simon adineko bikote modernoa da; aspalditik elkarrekin bizi dira Berlinen. Ez dute seme-alabarik, eta gauza berrietara oso irekiak daude biak ala biak. Halako batean, Hannak Adamezagutuko du. Eta, horren ondorioz, Simonek ere Adam ezagutuko du. Hirurak elkar maiteminduko dira. Eta dena partekatzea erabakiko dute. Tom Twykerek ekoizpen handiak egin izan ditu azken urteotan —Das Parfum Alemanian eta The International AEBetan— eta pelikula honekin istorio txikiek izaten duten xarma berreskuratu nahi izan du.
Safe House
Zuzendaria: Daniel Espinosa. Aktoreak: Denzel Washington, Ryan Reynolds, Vera Farmiga, Brendan Gleeson, Sam Shepard. Herrialdea: AEB. Urtea: 2012. Iraupena: 105 minutu.
Jatorri espainiarra du Daniel Espinosak, baina haren ibilbide zinematografikoa Europako iparraldearekin dago lotuta; aurreko hiru filmak Suedia eta Danimarka artean egin ditu. Thriller honekin AEBetara egin du salto, eta, herrialde horretan, oso aktore ezagunekin lan egiteko aukera izan du. Denzel Washingtonek CIAko agente ohi baten rola du; hamar urtez desagerturik izan ostean,Hego Afrikan agertuko da berriro. Denbora asko pasatu da, baina ez diote bakean bizitzen utziko; mertzenario talde batek haren pisuari eraso egingodio, eta handik ihes egin beharko du. Baina ez da bakarrikjoanen, harekin CIAkoagente hasiberri bat abiatuko da.