Zinema. Estreinaldiak. Beste film batzuk

2012ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun

Le Moine



Zuzendaria: Dominik Moll. Aktoreak: Vincent Cassel, Deborah François, Sergi Lopez, Geraldine Chaplin, Pep Tosar, Jordi Dauder, Josephine Japy. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2011. Iraupena: 101 minutu.

Erlijioa eta genero fantastikoa uztartu nahi izan ditu berriro ere Frantzia eta Espainia artean egindako ekoizpen honek. Kaputxinoen komentu baten aurrean abandonatuta utzi duten haur bat hartuko dute bertako monjeek. Heziketa erlijiosoa jasoko du Ambrosiok, eta, handik urte batzuetara, miretsia izango da. Guztien artean sutsuena da, eta, era berean, guztiz integrista, ez baitu inolako desbideratzerik onartzen. Tentalditik salbu dela uste du, baina nobizio gazte baten etorrerak dena aldatuko du, Ambrosiok bekatua zer den ezagutuko du. Harry, un ami qui vous veut du bien interesgarriarekin egin zuen debuta Dominik Mollek, eta honako hau bere hirugarren film luzea da.

Trespass



Zuzendaria: Joel Schumacher. Aktoreak: Nicolas Cage, Nicole Kidman, Cam Gigandet, Liana Liberato, Nico Tortorella, Jordana Spiro, Dash Mihok, Ben Mendelsohn. Herrialdea: AEB. Urtea: 2011. Iraupena: 91 min.

Bere filmografia luzean, arrakasta komertzial pare bat izan ditu Joel Schumacherrek, baina denboraren poderioz nahiko argi gelditu da industriaren desioetara ongi moldatzen den zuzendari otzana dela. Oraingo honetan, ezuste handirik gabeko thriller batekin heldu da, Michael Hanekeren Funny Games horren bertsio eztitsu moduko bat. Sarah eta Kyle bikote dira, eta aberatsak.Etxetzar batean bizi dira, mundutik aparte. Horrek abantaila ugari ditu, baita hainbat desabantaila ere. Segurtasun sistema aurreratu batek babesten du etxea, eta ustez seguru bizi dira, alaba gaztearekin. Egun batean, lapur talde batek lortuko du etxean sartzea, eta familia osoa bahituko du.

Underworld: Awakening



Zuzendaria: Mans Marlind, Bjoern Stein. Aktoreak: Kate Beckinsale, Stephen Rea, Theo James, Michael Ealy, India Eisley, Sandrine Holt. Herrialdea: AEB. Urtea: 2012. Iraupena: 105 minutu.

Bi mila eta hiruan abiatu zen Underworld sailak azkenetan dagoela ematen du. Honako hau banpiro taldearen inguruko laugarren filma da dagoeneko, eta hirugarrenean desagertu ondoren, Kate Beckinsale protagonistaren itzulera dauka berrikuntza nagusi. Hortaz aparte, zuzendari ezezagunak eta banpiroen eta gizotsoengorabehera berriak. Selene hamabost urtez koma egoeran egon da; esnatutakoan,14 urteko alaba bat duelajakinen du, erdi banpiro, erdi otso.Haren bila abiatuko da, eta, aldi berean, Biocomen plan maltzurrak gelditzen saiatuko da, banpiro ahalguztidunen arraza berria sortu nahi baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.