Zinema. Estreinaldiak. Beste film batzuk

2011ko abenduaren 21a
00:00
Entzun

The Lion King



Zuzendaria: Rob Minkoff, Roger AllesHerrialdea: AEB. Urtea: 1994. Iraupena: 85 minutu.

James Cameronek ireki duen bidean aukera paregabea ikusi duteHollywoodeko dirugileek. Hiru dimentsioko pelikula bat askoz garestiago ordaindu behar izatearekin konformatu ez, eta orain hiru dimentsioko remake-ak asmatu dituzte. Hona hemen bere garaian izugarrizko arrakasta izan zuen The Lion King molde berrituan. Eta ez da azkena izanen, Cameron bera Titanic 3D ari da prestatzen, eta zurrumurruek diotenez, Corleone familiak ere hiru dimentsioko bere bertsioa izanen du. Istorioa aski ezaguna da: Simba txikiak oihaneko errege bihurtu behar du, baina aitaren heriotza eragin izana leporatuko diote, eta erbesterako bidea hartu beharko du. Pelikula ikusi ez dutenek gozamen ederra izanen dute.

Immortals



Zuzendaria: Tarsem Singh. Aktoreak: Henry Cavill, Mickey Rourke, Luke Evans, Kellan Lutz, Isabel Lucas, John Hurt, Freida Pinto, Robert Maillet. Herrialdea: AEB. Urtea: 2011. Iraupena: 100 min.

Aantzinako historiaren inguruko pelikula ikusgarrien moda hasi zuen 300 filmak, eta horren ostean, asko izan dira haren adinako arrakasta lortzen saiatu direnak. Aurtengo apusturik handiena Immortals hau da, Antzinako Grezian girotutako kontakizun sasi-mitologikoa. Hiperion erregeak gizakiaren kontrako gerra abiatuko du, Greziari erasotzearekin batera, Epiro izeneko arkua bereganatu nahiko du. Bere eskuetan edukita, garaiezina izanen zen Hiperion. Hori saihesteko Zeus jaungoikoak Teseo nekazariari aginduko dio Hiperionen kontra egiteko. Talde bat inguruan duela, Teseok zeregin zailari ekinen dio.

Route Irish



Zuzendaria: Ken Loach. Aktoreak: Mark Womack, Stephen Lord, Najwa Nimri, John Bishop, Andrea Lowe, Gary Cargill Herrialdea: Britainia Handia. Urtea: 109. Iraupena: 109 minutu.

Ziurrenik, Eguberriak ez dira Ken Loachen film bat estreinatzeko garairik onena; hala ere, ongi dago egun hauetan ere norbaitek gogoraraztea «mundua zabala eta arrotza» dela. Irakeko gerra eta maitasun istorio bat uztartu ditu bere azken istorioan, Canneseko Zinemaldian aurkeztu zuena. Fergus eta Frankie txikitatik izan dira lagunak, eta 2004an Irakera eginen dute, kontratista pribatu gisa. Han ezagutu dute Irish Route delakoa; munduko errepiderik arriskutsuena omen da, Bagdageko aireportua eta hiriburuko nazioarteko gunea lotzen dituen bidea. Frankie Iraken hilko dute, eta bere lagunak ez du bertsio ofiziala sinetsiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.