ZINEMA. ESTREINALDIAK. Erresuma Batuko lanik apurtzaileenak Zinebin

Erredakzioa
Bilbo
2010eko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Erresuma Batuan egun egiten den zinemagintzarik eta bideogintzarik esperimentalenean nagusitzen ari diren azken joerak eta proposamenik apurtzaileenak ezagutzeko aukera ematen ari da ziklo hau egunotan: Gerra hotza maitasunaren ondorioz. Erresuma Batuko zinema eta bide egin berriak. Zinebi jaialdiaren barruan ari dira egiten, Bilboko Arte Eder museoan eta Guggenheim museoko auditoriumean. Atzo hasi zen zikloa, eta etzi amaituko da. Ian White zinematografia komisarioaren laguntzarekin antolatu du zikloa Zinebik.

Askotariko lanak emango dituzte zikloaren barruan, «hizkuntza, narrazio kode, gai saiakera eta eduki ugari lantzen dituztenak», antolatzaileek azaldu dutenez. «Erresuma Batua ez da existitzen», adierazi du Ian White komisarioak, zikloa aurkeztean. «Erakusketa honetan, behintzat, ez. Pertsona batzuk han jaio ziren, batzuek han bizitzea erabaki zuten, nahiz eta euren jaioterria ez izan, eta batzuek filmak egin dituzte han, nahiz eta han ez jaio eta han ez bizi; beraz, Erresuma Batua esatea termino zehaztugabea erabiltzea da guztientzat baliagarria izateko, sailkapen errepikakorregia da mota honetako erakusketa bat proposatu behar bada».

Horregatik, «beste parametro batzuk erabiliz» antolatu du zikloa. «Adibidez, nik zuzendariekin dudan harremana eta zuzendariek euren artean dutena». Lanik berrienak aurkezten dituzten zinemagileen artean Emily Wardill, Redmond Entwistle, Ursula Mayer eta Laure Provost daude, besteak beste.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.