Zinema Ikusezinaren Jaialdiko lanen erdiak andreenak izango dira
Monica Moyaren 'Putas o peluqueras' eta Nosrat Hauariren 'Playa China' emango dituzte Bilbon, etzitik aurrera
Zinema Ikusezinaren Bilboko Jaialdian 33 herritako 55 film erakutsiko dituzte etzitik urriaren 4ra. Eta horien erdiak emakumeek zuzendutako lanak izango direla nabarmendu du elkarte antolatzaileak, Cultura Comunicacion Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak. Besteak beste, Nosrat Hauari marokoarraren Playa China dokumentala ikusi ahalko da, Bartzelonan masajeak ematen dituzten emakumeez. Monica Moya kolonbiarraren Putas o peluqueras emango dute, halaber. Euskarazkoen artean, Jose Mari Goenagaren Lagun minak dokumentala emango dute. 14.600 euro banatuko dituzte saritan, zortzi ataletan bereizita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu