ZINEMA. Txabi Basterretxea zinemagilea hil da

'Karramarroen uhartea' animazioko filma zuzendu zuen eta hainbat lan egin zituen telebistan

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 22a
00:00
Entzun
Txabi Basterretxea (Madril, 1954) zinemagile eta errealizadorea hil zen atzo Hondarribian. Karramarroen uhartea edota Kortatu taldearen Sarri sarri kantaren bideoklipa izan ziren bere lan ezagunenak. Karramarroen uhartea animazioko filmak, esaterako, animazioko film onenaren Espainiako Goya saria jaso zuen 2001ean. Eta Sarri sarri bideoklipak Gasteizko lehen bideo jaialdiko bideoklip onenarena.

Argazkilaritza ikasketak egin zituen Bartzelonan, baina 1983an bideo ekoiztetxe bat sortu zuen. Folklore eta etnografia gaiei buruzko dokumentalak egin zituen.

Txabi Basterretxearen ibilbidea Joxean Muñozi lotuta egon zen urte askotan. 1983an Tipula kultura kudeaketarako taldea sortu zuten eta hainbat lan egin zituzten zinema, bideo edota erakusketa arloetan. Joxean Muñoz bera Karramarroen uhartea filmeko zuzendaria izan zen, Basterretxearekin batera. Eta Tortoliko eta Tronbon animazioko laburmetraian ere elkarrekin lan egin zuten.

Wikipediaren arabera, Atarian erakusketa izan zen taldearen lanik esanguratsuena. Erakusketa hartan Donostiako historiaren eta nortasunaren begirada zabal bat eman zuten.

Basterretxea telebistan ere lan aritu zen. Euskal Telebistarentzat lan egin zuen 1988 eta 1990 artean: Poli, Baban Banan eta Galde Debalde programetako errealizadorea izan zen.

Txabi Basterretxea Nestor Basterretxea eskultore ezagunaren semea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.