Hilberria. Ken Russell

Zinemagile eztabaidatua

mikel lizarralde
2011ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Iskanbilari lotuta egon zen Ken Russellen izena bere film ospetsu edota arrakastatsuenak egin zituenean. Zinema zuzendari ingelesa (Southampton, 1927) oso ezaguna bihurtu zen 60ko eta 70eko hamarkadetan. Women in Love (1969) eta The Devils (1971) filmek zinemagile ezberdin bat aurkeztu zuten, probokazioa bilatzen zuena, eta b¡de bera jarraitu zuten hurrengo urteetan musikari lotuta egin zituen esperimentu eta biopic-ek. The Who musika taldearen Tommy (1975) rock operaren egokitzapenak maitasun eta gorroto adierazpenak eragin zituen musika eta zinema zaleen artean, eta antzeko erantzuna jaso zuten The Music Lovers Txaikovskiren biografiak eta Lisztomania-k (1975). Biak ala biak, Russellen estilo efektistaren adibide argiak dira. Igandean hil zen, 84 urte zituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.