Pertsonaia. Aizpea Goenaga
Zinemagile legez omendua Bilbon
Emakumeek Zuzendutako Zinemaren Bilboko XVI. Jaialdiaren inaugurazio ekitaldian, Simone de Beauvoir saria eman zioten atzo Aizpea Goenaga idazle, aktore eta zinemagileari, zinema zuzendari gisa egin dituen lanengatik. Duplex telesaila, Zeru horiek telefilma eta Sukalde kontuak filma zuzendu ditu, besteak beste, Goenagak. Aktore gisa zineman, antzerkian eta telebistan egin izan du lan, eta hainbat antzerki obra idatzi ditu. Horretaz guztiaz gain, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendari kargua du gaur egun Goenagak. •
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu