«Kartelak Zinemaldia elkargune bezala irudikatzen du: Elkargune bat industria honetako profesionalentzat, kazetarientzat nahiz ikusleentzat», adierazi du Jorge Elosegik gaur goizean Eureka! Zientzia Museoko Newton auditoriumean egindako aurkezpen ekitaldian. Aurreneko aldiz, "prestigio handiko" hamar estudiori Sail Ofizialeko kartela egiteko gonbidapena egin zaie. Zinemaldiko zuzendaritza-batzordeak Estudio Primoko proposamena hautatu du. Zinemaldia elkargune dela nabarmentzen du irudi irabazleak. Kartela «koloreduna eta bizia da baina, aldi berean, dotorea ere bada, tipografiak kontu handiz landu baitira» eta lanaren zati handi bat «eskuz egin baita». Pertsonaia guztiak eskuz moztu dira, eta atzealdean zein figuretan jartzeko sortu diren testura eta zirrimarrekin irudia «aberatsagoa, antolatuagoa eta dinamikoagoa» izatea lortu nahi da.
Beste zazpi sailetako kartelak ere aurkeztu dituzte gozieko ekitaldian, eta aurtengo atzera begirako tematikoak The Act of Killing. Zinema eta Indarkeria Globala izena izango du. "Mundu guztian gertatzen diren indarkeria egoeren analisia egiteko laguntza eskani nahi du", Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak azaldu duenez.