DONOSTIAKO 63. ZINEMALDIA

Zinemaldiak atzera begirakoa eskainiko die Merian C. Cooper eta Ernest B. Schoedsacki

Antolatzaileen esanetan, Merian C. Cooperrek (1893-1973) eta Ernest B. Schoedsackek (1893-1979) "Hollywoodeko historiak inoiz eman duen bikote sortzaile bitxi eta estimulatzaileenetako bat eratu zuten" Ameriketako Estatu Batuetako zinemaren aro klasikoan.

'The son of Kong' filmaren fotograma bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA
2015eko abuztuaren 20a
12:10
Entzun

Donostia Zinemaldiaren hurrengo edizioak haien lana berreskuratuko du, haien filmei eskainitako ziklo baten bitartez.

King Kong (1933) ospetsuaren egileak izateagatik izan dira ezagunak belaunaldietan zehar; nolanahi ere, Cooperrek eta Shoedsackek zinemari egindako ekarpena ez da maisu-lan horretara mugatzen. Dokumentalgintzako bi maisu-lanekin hasi ziren lanbidean: Grass; A Nation's Battle for Life (1925) eta Chang (1927). Ondoren, alegiazko filmak, dramak, abenturazkoak eta misteriozkoak egin zituzten. Gaur egun, kultuko filmak dira horietako zenbait: The Four Feathers (1929), The Most Dangerous Game (1932), The Last Days of Pompeii (1935), Dr. Cyclops (1940), The son of Kong (1933) eta Mighty Joe Young (1949).

Zuzendari moduan egin zituzten lanei eskainiko zaie atzera begirakoa: hala lankidetzan nola bakarka egindakoei. Zikloa osatzeko, bi zinemagileoi buruzko liburu bat argitaratuko dute, eta Quim Casasek koordinatuko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.