Datorren irailean Donostiako Zinemaldiak I. Koprodukzio Foroa abiatuko du, bere 60. aldiaren barruan. Eta dagoeneko bi kide «estrategiko» inguratu ditu horretarako: Cannesko Producers Network da bat, eta Ventana Sur Argentinakoa bestea. Zinemaldiko ordezkarien ustez, hiruki horretatik sortutako lankidetza «giltzarria» da Latinoame- rikako eta Europako zinema industriarako.
Hitzarmen hori foroak hautatutako proiektuak sustatzeko da, eta ekoizleei harreman profesionalen sarea zabaltzeko aukera emateko, Cannesko eta Ventana Surreko jaialdietan parte hartuta. Proiektuek 60 minutu iraun behar dute gutxienez, eta finantzaketaren %20 ziurtatuta edu-ki.
Zinemaldiak bat egin du Cannesekin eta Ventana Surrekin
Datorren irailean I. Koprodukzio Foroa abiatuko du, eta bi kide «estrategiko» inguratu ditu horretarako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu