Zinemaldiak zenbait industria egitasmo aurkeztuko ditu Cannesen

Euskal ikus-entzunezko sektorea bultzatzeko, Europa-Latinoamerika Koprodukzioa foroa izango da jaialdian

Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Donostiako Zinemaldiak industria arloko hainbat egitasmo aurkeztuko ditu lehen aldiz Cannesko zinema jaialdian. Datorren astean hasiko da Cannesko jaialdia, eta Zinemaldiak Europa-Latinoamerika Koprodukzioa foroa aurkeztuko du bertan. Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosen arabera, foroa garrantzitsua da euskal ikus-entzunezko sektoreari bultzada emateko, eta Cannesko Producers Network merkatuan ezagutarazteko.

Foroa Europako eta Latinoamerikako zinema sustatzeko erreferentziazko plataforma bilakatzea espero dute Donostiako Zinemaldiko arduradunek. Gainera, Euskal Herriko zinemari babesa emateko, Donostiako jaialdia Eiken Euskadiko ikus-entzunezkoen klusterrarekin ari da lanean.

Foroa, Zinemaldian ere

Fikziozko hogei proiektu aukeratuko dituzte fororako; lan guztiek %20ko diru laguntza baino gutxiago eduki behar dute. Irailaren 27an eta 28an egingo dute foroa, Zinemaldiaren barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.