Zinemaldiaren irekiera gala gaur 20:00etatik aurrera Kursaalean

Edurne Ormazabalek, Barbara Goenagak eta Francis Lorenzok aurkeztuko dute ekitaldia.

2009ko irailaren 18a
16:18
Entzun
Gaur 20:00etan hasiko da ofizialki Donostiako Zinemaldiaren 57. edizioa, Kursaalean. Edurne Ormazabal, Francis Lorenzo eta Barbara Goenaga izango dira irekiera galako aurkezleak. Gainera, aktore eta epaimahi ofizialeko kideek ere hartuko dute parte ekitaldian. Atom Egoyan zuzendariak bertan aurkeztuko du Chloe filma. Das Weisse Band filmeak Fipresci saria eskuratuko du eta Margaret Menegaz ekoizlea izango da saria jasotzeaz arduratuko dena.

Hala ere, begirada gehienak Quentin Tarantino eta Brad Pittengan jarrita daude. Tarantino (zuzendaria), Pitt (aktorea) eta Lawrence Benderrek (ekoizlea) Inglourious Basterds filma aurkeztuko dute gaur Viktoria Eugenia antzokian (22:00etan), eta beraz, oraindik ez dute zehaztu Kursaaleko irekiera galan izango diren ala ez. Tarantino atzo heldu zen Donostiara eta Pitt gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.