Zinemaldia

Zinemaldiari 2009rako diru laguntzak murriztuko dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiak

90.000 euro gutxiago emango dizkio, "krisi garaia" dela-eta. Aldundiko aurrekontuak, hala ere, ez daude onartuak eta talde politiko batzuek emendakinak jarri dituzte. Donostiako Zinemaldiko zuzendaritzak ekarpen ekonomikoari lotu dio karguan jarraitzea.

2008ko azaroaren 19a
13:33
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako Zinemaldiari 2009an 90.000 euro gutxiago ematea aurreikusi du, Eneko Goia Aldundiko bozeramaileak adierazi duenez

Zinemaldiko zuzendaritzak atzo ateratako agirian zioen berak karguetan jarraitzea "ekarpen ekonomikoen menpe" dagoela. Zinemaldiak azken bi ekitaldietan ia milioi bat euroko defizita eduki du. Bertako kide dira, Aldundiaz gain, Donostiako Udala, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa, eta horiek "aparteko ekarpenik" ez dutela egin zioen atzo jaialdiko zuzendaritzak.

Goiak esan du diru laguntzak "direnak direla" eta Zinemaldiaren jarraipena "bermatuta" dagoela. Jaialdiko zuzendaritzari oharrarazi dio "krisi garaian" euren aurrekontua "murriztu" beharko duela, "denok egiten ari garen bezalaxe". Gogorarazi duenez, aurrekontuak oraindik ez daude onartuak eta emendakinak jartzeko aukera dagoela. Talde politiko batzuek jadanik egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.