Zinemaratzeko prest, «zuzendari ausarta» egokituz gero

2012ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Bere liburuak zinematografikoak izan daitezkeela iradoki zioten, atzo, Pello Lizarralderi, Donostian eginiko aurkezpenean. Eta idazleak aitortu zuen «gustura» salduko lituzkeela bere liburuetako eskubideak film bihurtzeko.Baina, edozein kasutan, zuzendariaren aldetik «ausardia» nahiko luke. «Ez didate sekula eskaintzarik egin, baina inbidia ikaragarria sentitu dut inoiz Euskal Herrian egin den film ederrena ikusi eta gero: Imanol Rayoren Bi anai. Ausardia hori nahiko nuke nik euskal literaturgintzan. Hori da nik nahi dudan zinema. Eta nik ausardia hori eskatuko nioke zuzendari bati. Ez dudalako ikusten nire liburu batean oinarritutako film bat zirkuitu komertzialean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.