Zinemaldia

Zinemira saria jaso du Ramon Agirrek

Euskal Zinemaren galan egin diote aitortza ibilbide luzeko aktoreari.

Ramon Agirre, gaur, saria jasotzen. @ZINEUSKADI
2018ko irailaren 25a
21:58
Entzun

Zinemaldian ez da berria Ramon Agirre, eta ezta euskal zinemagintzan ere. Hasieratik gaur egunera arte ezagutzen duela esan daieke, barne-barnetik, beti ere aktore gisara arituta. 1986an izan zen Zinemaldian aurreneko aldiz, Montxo Armendarizen 27 ordu lanarekin; lan hark Zilarrezko Maskorra irabazi zuen. Gaur Zinemira saria jaso du Agirren Zinemaldian bertan. Emozioz hartu, du txalo zaparrada handi batekin.

Euska Zinearen gala egin dute gaur Viktoria Eugenian, eta han eman diote saria. Gero, Josu Martinezek zuzendutako Jainkoak ez dit barkatzen filma estreinatu dute.

Gaur, hari egindako elkarrizketa argitaratu du BERRIAk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.