Hilberria. Annie Girardot

Zinezko interpretea

Irune Berro Urrizelki.
2011ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Annie Girardot «zinezkoa» zela dio Claude Lelouche zinemagileak, «emozioz beterikoa». 79 urterekin Parisen zendutako aktore eta laguna gogoratu zuen atzo Lelouchek, Alzheimerrari gaina hartu ezinik hil egin zela jakin orduko. Edith Piafen antza ere bazuela uste du, «oinarrizkoa den horretan zegoen beti, egon behar zuen tokian, publikoaren bihotzean, eta ez star system-ean. Ez zion inoiz pertsona izateari utzi». 1955ean Treize à table egin zuenetik 2007an Christian egin bitartean, ehun inguru filmetan lan egin zuen, Rocco et ses frères klasikoa, tartean.Luchino Visconti, Marco Ferreri, Remo Forlani eta Michel Audiardekin lan egin zuen, besteak beste. 2001ean azken lan esanguratsuenetako bat egin zuen, Michael Hanekeren aginduetara; Die Klavierspielerin-ekin Cesar sari bat lortu zuen, bere ibilbideko hirugarrena. Aurretik eginak zituen Audiardekin 1970ean eta 1972an Elle boit pas, elle fume pas, elle drague pas mais elle cause eta Elle cause plus, elle flingue arrakastatsuak. 70eko hamarkadan, Frantziako aktore maitatuenetako bat izan zen. Ibilbide luzean aro goren zein makalak pasatu zituen. Alzheimerrak erasandaegin zituen azken urteak. Eta 2008an esperientzia hura azaldu zuen dokumental batean, Nicolas Baulieuren Annie Giardot. Ainsi va la vie-n, hain zuzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.