Hamargarren edizoa du aurtengoa Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen Laburbira film laburren zirkuituak. Aurtengoa Erandion (Bizkaia) hasiko da, martxoaren 4an, eta martxoaren 29ra arte 20 herritan izango da. Bizkaian, Araban, Nafarroan eta Gipuzkoan izango dira emanaldiak, baita Londresen eta Parisen ere. Zenbait herritan ikus-entzunezkoen zuzendariekin solasaldian aritzeko aukera egongo da.
Saio bakoitzean, zortzi ikus-entzunezko labur eskainiko dira, 2011n eta 2012an sortutakoak. Ordu eta laurden inguruko emanaldietan, sormena, dokumentala, fikzioa zein animazioa uztartzen dituzten ikus-entzunezkoak izango dira. Ondorengoak dira proiektatuko diren film laburrak eta euren zuzendariak:
- Beerbug (Ander Mendia)
- Berriro igo nauzu (Carlos Rodriguez)
- Desentxufatuak (Bernues anaiak)
- Deus et machina (Koldo Almandoz)
-Elkartea (Kote Camacho)
- Hamaiketakoa (Telmo Esnal)
- Oinaze egoitzak (Oihan Amezua, Karlos Ibarbia, Netzer Bereziartua, Asier Susaeta)
- Tortila (Iñigo Lopez)