Aurelia Arkotxa, Yolanda Arrieta, Itxaro Borda, Mari Axun Landa, Miren Agur Meabe, Lourdes Oñederra, Arantxa Urretabizkaia eta Laura Mintegiri elkarrizketak egin dizkie Ana Urkizak, eta haiek guztiak bilduz, Zortzi unibertso, zortzi idazle liburua argitaratu du Alberdaniarekin.
Lau kapitulutan osatu du liburua Urkizak, eta kapitulu horietako bakoitzean gai bat lantzen da. Aurrenekoan pertsona ezagutarazten du, bigarrengoan egindako obrari buruz aritu dira, emakumea bera azaltzen da hirugarrenean, eta euskal literaturaz jardun dute laugarrengoan.
Ez da kasualitatea zortzi emakume horiek elkarrizketatu izana. Urkizak berak azaldu duenez, lau irizpideren arabera egin du hautaketa: jaioturtea (40, 50 eta 60ko hamarkadetan jaiotakoak idazleak dira), ibilbide literarioa, euskal literaturari egindako ekarpena, eta idazlearen atzeko pertsonak "diskurtso egituratua" izatea.
literatura
'Zortzi unibertso, zortzi idazle' liburua aurkeztu du Ana Urkizak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu