zinema

Zubererazko lehen film luzea, abian

Peio Cachenaut da zuzendaria. Egitasmoari 'Xiberoa Zinez' izena eman diote, baina lanak ez du izenbururik oraindik.

2011ko otsailaren 9a
19:43
Entzun
Zubererazko aurreneko film luzea bidean jarri dute, eta egitasmoa bururaino eramaiteko gogo tinkoa agertu dute bultzazaileek. Proiektuari 'Xiberoa Zinez' izena eman badiote ere, ez da pelikularen izenburua hori izango; asmatzeko daukate oraindik.

Bi pertsonaiaren harreman korapilatsuaren inguruan moldatu du istorioa Peio Cachenaut gidoilariak. Bi urte eman ditu, tarteka, honen idazteko. Cachenaut bera izango da gidari eta zuzendaria. Aktore nagusietakoak, berriz, Jef Goihenexpe, Ttittika Rekalt eta Allande Errezaret.

Hebentik kultur batasunak garatu du proiektua. 80 bat minutuko iraupena izango du. Hogei egun beharko dituzte filmatzeko.

45.000 euroko aurrekontua izango du lanak, eta herritarrei dei egin die laguntza bideratzeko -50 euroko txartelak atera dituzte-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.