Gipuzkoako Aldundiak gaur aurkeztu du Zumaiako Flyschean (Gipuzkoa) aurkitu duten metro eta erdiko arrastoa. Sarichnites abruptus du izena eta orain dela 49 milioi urte bizi izan zen espezie batena da. Zehazki itsas azpian bizi izan zela jakinarazi dute gaur, eta mundu mailan inoiz aurkitu den handiena eta osoena dela.
Juan Carlos Gutierrez-Marco paleontologoak eta Asier Hilario Deba-Zumaia biotopoko zuzendariak aurkeztu dute arrastoa. Azaldu dutenez orain dela zazpi urte aurkitu zuten, eta olatuen eraginez azken hilabeteetan hondatzen ari zenez, ateratzea erabaki dute. Azaroaren 2an egin zuten.