Musikaz betetako udazkena dakar Zuzen-zuzenean zirkuituaren hirugarren aldiak: urritik urtarrilera bitartean, 50 kontzertu inguru izango dira Hego Euskal Herriko kudeaketa pribatuko hainbat aretotan. Gutxienez bi taldek joko dute emanaldi bakoitzean, eta euskal taldeak izango dira gehienak. Oraingoz espero da talde hauek joko dutela: Ainara Legardon, Atom Rhumba, Audience, Capsula, Delorean, El Columpio Asesino, Gatillazo, Gose, Iñaki Salvador, Izaera, Jimmy Bidaurreta Group, Joseba Irazoki, Kerobia, Moby Dick, Ruper Ordorika, Split 77, Su ta Gar, Txarrena, We Are Standard, Xabi (Sr.No) eta Petti, eta Zea Mays. Atzerriko taldeei dagokienez, Kim Salmon & Kill Devill Hill, JC Brooks & The Uptown Sound eta Hamlet ariko dira. Guztira 70 talde baino gehiago.
Emanaldiok Donostiako, Bilboko, Gasteizko, Tuterako, Durangoko, Hondarribiko, Ondarroako, Elizondoko, Bermeoko, Atarrabiako, Elgetako eta Leioako hainbat aretotan izango dira. Aurten, gainera, ekimenari bultzada emateko, Zuzen-zuzenean kanta konposatu du Pettik, Ines Osinaga (Gose), Andoni Zubiaga, Estitxu Pinatxo eta beste zenbait musikarirekin batera.
Zuzen-zuzenean musika zirkuituan 70 taldek baino gehiagok joko dute
Ruper Ordorika, Gose, Zea Mays, Petti, Su ta Gar, Joseba Irazoki, Delorean eta Kerobia ariko dira, besteak beste
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu