DONOSTIAKO ZINEMALDIA

Zuzendari Berriak sailean hamahiru pelikula lehiatuko dira

Estreinako edo bigarren filma duten zuzendarien lanak dira.

Alexander Nanau errumaniarraren'Toto and His Sisters'.
Igor Susaeta.
2014ko uztailaren 30a
09:32
Entzun

Simon Jaquemeten Chrieg (Suitza), Albert Shinen In Her Place (Kanada-Hego Korea), Marcell Geroren Káin gyermekei / Cain's Children (Hungaria-Frantzia), Nigina Sayfullaevaren Kak Menya Zovut / Name Me (Errusia), Anna Sofie Hartmannen Limbo (Alemania), Rosario Espinoza eta Enrique Fariasen La madre del cordero (Txile), Juris Kursietisen Modris (Letonia-Grezia-Alemania), German Tejeiraren Una noche sin luna (Uruguai-Argentina), Hermes Parallueloren No todo es vigilia (Espainia-Kolonbia), Alexander Nanauren  Toto si surorile lui / Toto and His Sisters (Errumania), Roberto Castonen Los tontos y los estupidos (Espainia), Kristina Grozeva eta Petar Valtxanoven Urok / The Lesson (Bulgaria) eta Thomas Salvadorren Vincent n’a pas d’écailles / Vincent (Frantzia) proiektatuko dituzte Donostiako Zinemaldiaren 62. aldian, irailaren 19a eta 27a bitartean, eta Kutxa-Zuzendari Berriak saria irabazteko lehiatuko dira —50.000 euro—.

Sail nahiko berria da Zuzendari Berriena; izan ere, 2012 arte Zabaltegi barruan ematen zituzten zuzendari berri horien pelikulak. 1998an hasi ziren saria banatzen, eta irabazleen artean nabarmenena Laurent Cantet frantziarra da (Foxfire, 2012, Entre les murs, 2008....). 1999an saritu zutenRessources humainesfilmarekin, eta 2009an Sail Ofizialeko epaimahaiburua izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.