Hur Gorostiaga.
Larrepetit

Adarra jo digute

2012ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Free telefono mugikorreko konpainia berriaren urtarrilaren 10eko eskaintzak iraultza eragin du Frantziar estatuko telefonia sisteman, haserrea herritarrengan. 20 euro baino gutiagorekin hilabetean, finko eta mugikorretara dei eta mezu mugagabeak Estatu mailan, Europa osorako eta haraindiko finkoetara deiak mugagabean eta interneta kasik mugarik gabe. Eta zergatik ordaindu behar izan ote dugu ehunka euro orain arte zerbitzu bera edo pieso ukaiteko?

Orange, SFR edo Bouygues Telecomek ez dute lotsarik. Jendeen bizkar aberastu ondoren, heien prezioak beheratu gabe, azpimarkak sortu dituzte Freeren prezioetatik hurbiltzeko, parekatu gabe (Sosh, Red eta B&You).

Ez naiz hemen telefono mugikorreko marka berriaren aldeko kanpaina egiten hasiko. Dena dela, ez da berri ona laugarren enpresaren sorrera. Lehen inguruan hiru antena errepikagailu bagenituen, orain laugarren bat ere ezarriko dute. Eta Free izanik ere, ez gara lotzen gaituen telefonaz askeago. Hala ere, urte luzeetan telefonoa eta telefonoaren harpidetza bateratuz eraiki duten iruzur ikaragarria azaleratzen lagundu du. Orain arte monopolioa banatu eta legez kanpokoa den prezioen gaineko akordioa egin duten hiru konpainiek adarra jo digute eta nola... Baina ez dute fini. Hemendik laster ere jakinen dugu gaur egun lehia itxura agertzen duten telefono fabrikatzaileek ere beren arteko akordioa dutela, terminalen prezioak hein batean atxikitzeko.

Estatistiken arabera, gaur egun biztanle bezainbat mugikor harpidetza dago Frantziar Estatuan, hots, telefono dei bat egiteko gai den biztanleria baino harpidetza gehiago. Eta azken bost urteetan, aldiz, mugikorretatik egin deiak finkotik baino gehiago dira. Lehen, ostatuan trago bat hartzen xahutzen genuen sosa. Orain, telefonoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.