Larrepetit

Bakardadean auto isolatuta

2012ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Etxeko horman zintzilik jarrita dauzkan argazkien bidez,askotan egiten du Marlow-k denboran atzera. Garai bateko sentipenak datozkio bihotzera marko arteko oroitzapenekin. Egunean zehar denbora asko pasatzen du haiei begira. Emaztea erretiratu berritan hil zitzaionetik, ez dauka bizitakoa norekin konpartitu. Eta hori egiteko nahia eta desioa handia da oso. Baina bakarrik dago.

Tarak oraindik ez du erretiroa hartu. Egunero jaikitzen da egunsentiarekin batera, etaWall Streeteko jendez betetako bulego bateko paper artean eguna pasa ostean, seiak aldera iritsi ohi da etxera.Atea ireki eta isiltasunak egiten dio diosala, eta ez zaio hori batere gustatzen.

Karren hil egingo litzateke ordenagailurik gabe geratuko balitz. Egunean zortzi ordutik gora pasatzen ditu sareko ezezagun izengoitidunekin txateatzen. Horrela lortzen du munduan bakarrik ez dagoelasentitzea.

Marlow, Tara eta Karren eraikin bereko bizilagunak dira. Manhattango toki bikain bateanbizi dira. Lorategi pribatua dutenez, hara joaten dira arratsaldero, konpainia bila. Baina ikusi zein den argazkia:bakarrik egon nahiko balute bezala, bakoitza banku batean esertzen da, eta ez dute inorekin hitz egiten.Eta noski, gisa horretara, ezin dira oroitzapenak konpartitu, isiltasuna hautsi edo konpainian egon. Auto isolatu egiten dira, eta horrek eragozten die benetan desio dutena lortzea.Jarrera aldaketa bat, «kaixo, zer moduz zaude», «eseri naiteke zurekin», «zein eguraldi ederra» nahikoa lirateke bakardadea minutu edo ordu batzuez hausteko.

Bakarrik egon nahi ez eta bakardadean auto isolaturik egotearenapilularik gabe senda daitekeen gaitza izan arren,gero eta hedatuagoa dagoela dirudi. Hanburgerrak bezala, hori ere gurerairitsi dela diote. Auto isolamendurako joera ere bidean ote? Aurre egiteko prest izatea onena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.