Josebe Iturrioz.
Larrepetit

Eko

2012ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Gaur, hurrengo hau frogatu nahiko nuke: ez dugula ekonomiari buruz hitz egin behar,ekofeminismoari buruz baizik. Hipotesia frogatzeko, hau da, argumentu onargarri bat sortzeko, hainbat elementu lotzen saiatuko naiz.

Aurrekoan, Bankia izan genuen hizpide eztabaida batean. Dirudienez, garrantzitsuena jendea ez larritzea da. Lasai egon gaitezke erreskatearekin, dirua salbatu egin dutelako, bai lasai, lasai. Zeren truke? Gure bizitzaren truke. Dirua hori da: bizitza eta baliabide naturalak lapurtzeko erabiltzen den tresna bat. Teorian, dirua gauzen arteko trukea ahalbidetzeko erabiltzen dugun abstrakzio bat da, balio matematikoz osatzen den abstrakzio bat. Berez, ez da ezer ez, soilik zenbaki bat. Tresna horren gailurik maltzurrena burtsa daukagu. Kapitalismoak benefizioen logikari jarraitzen dio; dirua pilatu behar du. Burtsari esker, metaketa hori era irrazional eta azkar batean garatzen da. Betetzen duen arau bakarra eskaintza eta eskaera logikarena da. Ez ditu gizakien edo naturaren beharrak kontuan hartzen; espekulazioa sortzen du.

Krisia ez da ekonomikoa, krisia ekologikoa da, edo, Amaia P. Orozkok dioen bezala, zibilizazio krisi bat da. Krisi finantzarioa aitzakia bat da. Neokapitalismoaren azkeneko estadioaren aitzakia. Pilaketa zorrozten ari da. Merkatuen erreskateen truke, osasuna, hezkuntza, natura eta bizitza ematen dugu. XXI. mendean gai izan beharko genuke gure benetako beharrak identifikatzeko, eta horiek era orekatu batean asetzeko. Gure helburuak bizitza ahalbidetzea izan beharko luke, eta ez suntsitzea. Egun kapitalismoak ez gaitu zaintzen; kapitalismoak ez du bizitza sostengatzen, espekulazioa baizik. Bizitzarik gabe, mundurik gabe, ez dago kapitalismorik. Kapitalismorik gabe, bizitzak aurrera egingo luke. Pentsa, zertarako behar dugu kapitalismoa? Aberasteko. Ez ditu gure baliabideak ondo kudeatzen; gure eskubideen truke, bizitza lapurtzen digu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.