Oraintxe bertan irakurri berri ditut Munillaren deklarazioak. Zelako aurpegia! Iraintzeko gogoak sartzen zaizkit! Baina, arnasa hartuko dut, eta lasai azalduko dizkizuet pare bat argumentu.
Munillaren hitzetan, abortua: «Emakumeen suizidio demografikoa, psikologikoa eta morala suposatzen du». Abortuak emakumeen egoera psikologikoari min egiten dio. Gainera, Txinan sexu selekzioa dela medio, emakumeen jaiotzak galarazten dira abortuak eginez. Azkenik, feministek errealitateari bizkarra ematen diogu, beraiek izanik progresistenak, bizitza defendatzen dutelako.
Bai, zuek bizitza errespetatu duzue betidanik! Estatu espainola sortu zenetik, errege-erregina katolikoen eskutik, hor egon zineten, inkisizioaren bitartez giza eskubideak asmatzen. Horrek izan beharko du zuentzat tortura asmatzea, horrekin defendatu baituzue bizitza beti.
Erregimen faxista guztiak babestu egin dituzue. Francorekin oheratu egin zineten, genozidio politiko bat bideratzen zuen bitartean. Birjinak ziren monjak bortxatu egin dituzue Saharaz hegoaldeko Afrikan, bertako emakume gehienek hiesa zutelako. Viagra sortzen duen farmazeutikaren akzionistak izanda, kondoiaren erabilera gaitzesten duzue. Bitartean, 2 milioi pertsona hiltzen dira munduan hiesaz. Umeak bortxatu egin dituzue mundu osoan, eta bortxatzaileak babestu dituzue.
Denon bizitza kontrolatu nahi duzue, 2.000 urte dituen erakunde arkaiko baten bidez. Ez zaituztegu bozkatu eta ez zaituztegu aukeratu. Munduan emakume gehien erailtzen duena matxismoa da. Sexu aukeraketa Txinan ez du abortuak egiten, matxismoak baizik. Elizako hierarkiak hainbeste babestu duen printzipio horrek. Abortua, berez, ebakuntza bat da, eta ebakuntza horren erabilera eta eskubidea ukatzeak milaka emakume erailtzen ditu munduan. Elizak emakume guztien gorputzak arautu nahi ditu, baina ezin du, bere erreinua hutsik dauden eliza horietara mugatzen delako.
Larrepetit
Faxistak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu