Larrepetit

Gurutz

2012ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Atzera begiratu eta garbi gogoratzen dut nola etorri ziren etxera Gurutzen bila. Zenbait komunikabidek lehenagotik bazekiten atxilo hartzera joatekoak zirela, eta horregatik zeuden etxepean hura noiz aterako zain jarrita, momentua argazki kamera eta bideoan betiko gordetzeko.

Inkomunikazio egunek iraun zuten bitartean, defentsarikgabeko epaiketa mediatikoa etorri zen togarik gabeko epaileiritzi emaileen eskutik: astakeria latzak entzun ziren.

Epaiketaren egunean, argiago ezin izan zuen esan Gurutzek: nik ez dut hil Pagazaurtundua, ez dut sekula armarik hartu eskuetan eta ez dut zerikusirik ETArekin. Auzitegi Nazionaleko epailea, ados ETAkoa ez dela,baina hiltzailea bera omen. DNA proba susmagarri batzuk, pentsaera politiko jakin bat izatea, errugbi talde batean jokatu izana,euskaraz jakiteanahikoanonbaitMadrilen ETAkoa izan gabe haren aginduetara zegoela frogatzeko.

Hildakoaren familiak, fiskaltzak eta AVTk ETAko kidetzat jo zezaten eta zigorra 10 urte gizendu ziezaioten jarritako errekurtsoak aztertu berri ditu Auzitegi Gorenak, etalehengo lepotik burua: arrazoi, ETAkoa ez zinen, baina zeuk hil zenuen. Zigor berarekin geratuko zara, beraz:32 urte.

Ez hanka eta ez buru duenzigor hori egunetik egunera erabat politikoa dela gero eta garbiago geratzen ari da. Eta horren erakusgarri, tartean izaten ari diren hainbat eta hainbat presio. Helburua errudunen bat, edonor, izendatzea izan dutela dirudi, eta Gurutzi tokatu zaio. A ze loteria, alajaina!

Asko hitz egin zen kasuaz, komeni izan zenean. Orain, berriz, akaso, nahiago dute ahalik eta gutxien hartzea ahotan, isilean uztea, eta hautsik ez harrotzea.

Denborak gauzak bere tokian jartzen omen dituela esan zuen norbaitek. Denbora hori, dagoeneko, nahi baino luzeagoa da, baina egia atera arte, justizia egin arte, ez dago isilik geratzerik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.