Larrepetit

Gutxiengoen eragina

2012ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Ez da lehendabiziko aldia New Yorkera bisitan etorri den norbaitek halako zerbait esan didana: aizu, harrituta nago zenbat latinamerikar ikusten ari naizen hiri honetan. Etaez dute arrazoi faltarik.

2005eko datuei erreparatuz gero, 295 milioi biztanle zituzten AEBek, horietatik %67 zuriak ziren, %14 hispanoak, %13 afroamerikarrak eta %5 asiarrak. Sei urte geroago, ordea, eta lehen aldiz herrialde honen historian,2010 eta 2011 bitarteanarraza gutxiengoetatik jaiotako umeakgehiago izan ziren zuriak baino (%50,4).

Aldaketa estatistiko garrantzitsuak etorriko dira herrialde honetara datozen urteetan: 2050. urtean AEBetan 438 milioi pertsona biziko direla aurreikusten du zentsuak, eta horietatik %47 zuriak izango dira, %29 hispanoak, %13 afroamerikarrak, eta %9 asiarrak. Alegia, zuriek gehiengoa galduko lukete gutxiengoen mesedetan. Joera hori kostako da aldatzen, besteak beste, ama izateko adinean dagoen gazte gehiago dagoelako talde horren barruan, eta haur gehiago izaten dituztelako.

Azkeneko hamarkadan, hispanoak 35 milioi izatetik 50 milioi izatera pasa dira. Eta gero eta indar gehiago duen gizartearen alde horri mugak jarri eta gutxiengoakisilarazteko estrategia izan da batez ere errepublikanoek beren politikekin defendatudutena: Arizonako estatuan indarrean jarri nahi zuten eta gero epaitegiek atzera bota duten legea, adibidez.

Demokratek beste bide bat egin dute:hispanoen hirutik bik eman zioten botoa Obamari duela lau urte, eta hiru hilabete barru ere denen beharra izango du.

Europatik etorritako zuriek sortutako nazio honek etorkinen herrialdea izaten jarraitzen du,eta legez edo legez kanpo sartutako horiek gabe akabo gaur egungo bizitza estiloa eta akabo sistema.Presidente hispanoa Etxe Zurira iristeak ere, gaur egun , ez dirudi ezinezko. Denbora kontua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.