Hur Gorostiaga.
Larrepetit

Has dezagun bidea

2012ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Biharko manifestaldia presoak etxera ekarriko dituen ibilbide arantzatsuaren hastapena izanen da. Sokatira baten lehen tiraldia. Estatuek bai baitakite zenbat eta denbora gehiago pasa iraganeko konfrontazio armatuaren ondorioak errestan atxikitzen hainbat eta berantago helduko diotela gatazkaren muin politikoari. Tira diezaiogun, beraz, sokari lehenbailehen.

Presoen gaian eta gatazka politikoan euskal jendarteak hartu behar du inoiz baino gehiago lema. Iazko urriaren 20 haretan, preso eta erbesteratuak etxeratzeko bidea jorratua egon zitekeela pentsatu nuen nik ere; beste askok bezala.

Baina azaroaren 20a pasa zen, eta abenduaren 20a ere bai. Urtez aldatu gara, eta beste hilabete bat gehiago itxoin gabe, negu beroan elurra egin dezan zerura begira gelditu gabe, bidea egiteko tenorea dugu, etxera ekar ditzagun. Has dezagun, beraz, bidea.

Presa baitago. Presa presondegietako bizi-baldintza jasanezinetan eta presa urruntasunean ere. Sakabanaketak irautenduen asteburu berri bakoitzedozoin senide eta edozoinlagun zerrenda beltzean sar baitaiteke.

Horri ere heldu beharko bazaio ere, nola mintza daitezke egun biktimekiko barkamenaz,edozoin egunetan biktima berri bat gertatzeko baldintzaguziak mantentzen dituztelarik? Eta ez da asmakeria edoalarmismoa sortzearren: Roazhoneko presondegitik itzulian autobidean kamioi batekbidetik aterata familia osoa hankaz gora kasik bidali zuen batek dio.

Baionatik 6-7 autobus abiatuko dira, sekula baino gehiago. Kolosala izan beharko du Bilboko aldarrikapenaren oihartzuna Madril eta Parisetik pasataLondreseko Belmarshekopresondegiraino entzun dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.