Inkesta soziolinguistikoari zenbat eta gehiago so egin, orduan eta gehiago heldu zait kezka. Emaitzek azkenaldiko inkesten hein berean utzi gaituzte sentimendu gazi-gozoz beterik.
Kezkaturik, euskara mintzo duten adinekoekin desagertzen ari baita; baina esperantzaz beterik, iduri bailuke euskararen galerak zola jo duela eta berriz gora joatekotan dela belaunaldi berriekin.
Kontent, urtez urte eta egunez egun, euskalgintzan eta, bereziki, ikastoletan egiten den lanak bere fruituak emaiten baititu; baina haserre, botere publikoek hain guti laguntzen dutelako.
Dena dugu kontra: legea, tokiko instituziorik eza, hilkortasun sortze tasa ezkorra eta frantses imigrazio inportanta. Baina, hala ere, herri honen gehiengoak bere hizkuntza bizirik nahi du, haur guziak euskaraz eskolatzea nahi du, administrazioan euskara nahidu, hedabideetan euskara gehiago nahi du, helduek euskaraz ikasteko laguntza ukaitea nahi du.
Ez dago, beraz, aitzakiarik. Pirinio Atlantikoetako departamenduan, Akitanian, legebiltzarrean, senatuan, gobernuan eta lehendakaritzan, denetan sozialistak nagusi dira. Legea eta antolaketa instituzionala aldatzeko aitzakiarik ez dute gehiago, tokikohautetsiak ere alde ageri baitira.
Alta, inkesta soziolinguistikoaren emaitzak jakinarazi eta egun bakarrera, aipatu erakunde guziak biltzen dituen Euskararen Erakunde Publikoak, iazko aurrekondu bera iragarri du. Eskaera inoiz baino indartsuagoa delarik, eskaintza, beti bezain murritz.
Hizkuntza politikaren lehen urratsa eginn ondoren, bigarrenera pasatzeko tenorea da, euskalgintzan ari diren egiturak hatsantu ez daitezen, eta euskalgintzatik haratago politika publikoak euskararen tempoan sar daitezen. Uda luze eta beroa dutegogoetatzeko. Bakantza on deneri.
Larrepetit
Hizkuntza politika 2.0
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu