Arantxa Iturbe.
Larrepetit

Jostailua

2012ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Zoratzen dabil jostailu berriarekin. Lotara ere eramango luke amets egiteko alboan ezinbestekoa balu. Baina hain dago liluratua, ez du burkoaren azpian gorde beharrik ametsetan ere gertu izateko. Opari jaso duenetik egunero deskubritzen dio ahalmen berriren bat. Eta hala jakinarazten dio parean egokitzen zaionari, zoriona zer den jabetu berri denaren emozioz. Lehendabiziko egunetan lortu du ikusmin pixka bat bereganatzea, haren adimena hainbeste itsutzen duen zerbaitek benetan behar duela harrigarri somatuta arrimatu zaion jendearengandik.

Eta izan, bada harrigarria.Hain traste ttiki eta arinak barruan gorde ditzake irakurleriksutsuenak ere bizi osoan irakurriezingo lukeen adina liburu; liburu horietako bakoitzaren letrak handitu edo txikitu ditzake irakurlearen premietara egokitzeko, pantaila ukitze hutsarekin; pasarterik deigarrienak nahierara gordetzeko aukera ematen du; gustuko orriak aparte jaso eta edukitzekoa.

Nekez goraipatuko dio hori guzia, iluntzean, baxoerdia aitzakia, tabernan topatzen duen bizilagunari; batetik, bizilagunak, tresneria teknologikoa baino zentzua hobeto manejatzen duen horietakoa izaki, lehendabiziko tragoan galdetuko diolako: “hiri noiztik gustatzen zaik irakurtzea?—, eta bestetik, literatura ez delako jendetzak txunditzekoa euskarririk erakargarrienean bilduta ere.

Horregatik erabiltzen ditu beste amu batzuk: “baietz esan segundo erdian etzidamu Vladivostoken ze eguraldi egingo duen?—Eta begiak pantailari erantsita pozez itsutzen den bitartean bizilagunak tabernariari: “atera baxoerdi bat; eta aterki zaharren bat ere izango duk honentzat, Vladivostoketik bueltan ze euri jasa ari duenkonturatzen baduk beharko dik zerbait-eta—. Tabernariak, jakina, irribarre egingo dio. Bestea, Vladivostoken dabilenari. Tabernariak ez dauka ezer teknologien kontra. Alde ere ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.