Josebe Iturrioz.
Larrepetit

Justizia

2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Texasen abortatu nahi duten emakumeak behartu egingo dituzte fetua entzutera. Ekografien bitartez fetua entzun beharko dute. Ez dakit nola deskribatu sentitu nuena irakurtzerakoan. Emozio nahasketak, erantzun ezberdinak ekarri zizkidan burura, batzuk umore puntu bat badute, beste batzuk mala letxez beteta daude. Saiatuko naiz ondo antolatzen; umorea eta haserrea uztartzen. Neurri ezberdinak okurritu zaizkit Texaseko legegileei proposatzeko. Adibidez, masturbazioetan galtzen den esperma, mikroskopioz begiratzera behartzea. Hilerokoa izaterakoan ere, behartu dezakete bizitza ahalbidetzen dituzten organo eta haien jario guztiak begiratzera. Hori segur aski zerrikeri hutsa irudituko zaie Texaseko adituei. Hala ere, proposamen hauek Texaseko lagunen logika berbera jarraitzen dute. Emakume biologo bati irakurri nion behin, bizitza unitateak mintza behar duela, bizitza gisa ulertzeko. Hemen bizitza autonomoa esan nahi dut, noski. Badaudelako beste espezimen batzuk, besteen mintza zulatzez eta zeharkatzez bizi direnak, adibidez, parasitoak.

Fetua entzunaraztea, emakumea adingabe bilakatzea da. Ez da nahiko traumatikoa prozesua, bidean gehiago torturatu behar izateko? Abortatzeko eskubide eta baldintzak dituzten herrialdeetan ez da gehiago abortatzen, emakume gutxiago hiltzen dira. Hipokresia puntu bat ere badu. Abortoaren kontrako defendatzaile sutsuenetariko bat eliza delako, eta, horiei, askotan benetako bizitza, bost axola! Beste egunean, ume baten hilobia ireki zuten, eta haren amak jakin zuen bere alaba ez zegoela hilda, lapurtua baizik. Horren inguruan ze neurri okurrituko zitzaien gure texastar maiteei? Eta elizen bortxaketen inguruan? Seguruenik beraiek neurri sadikoenak asmatuko lituzkete. Urteak daramate emakumeak torturatzen, gehienetan emakume autonomoak, beraien gorputzaren jabe diren emakumeak. Lehen, sorginak torturatzeko burnia erabiltzen zuten, orain ekografiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.