Hur Gorostiaga.
Larrepetit

Ofizialtasuna eta lurraldetasuna

2012ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Joan den ebiakoitzean bildu zen Ipar Euskal Herriko Hautetsi eta Garapen Kontseiluaren osoko bilkura. Azken hilabeteotan 60 aditu eta hautetsik landutako 6 txostenen emaitzak jakinarazi ziren. Euskara eta kulturaren lantaldeari dagokionez, duda guti: euskarak ofizialtasuna behar du eta normalizaziorako bidean hizkuntza politikagidatuko duen berezko instituzio bat. Ofizialtasuna eta lurraldetasuna.

2005. urtean Euskararen Erakunde Publikoaren sorrera urrats garrantzitsua izan zen, Estatu eta egitura publikoen hizkuntza politika erasotzaile batetik euskararen aldeko politikara pasatzeko. Bide hori, diskurtso mailan bederen, eginik, haratago joateko tenorea da, hitzetatik ekintzetara pasatzekoa.

Egungo hizkuntza politikak sabaia jo baitu. Ahalak eskasak dira eta borondate hutsean oinarritutako politikek borondatearen bermea besterik ez dutenez, betebeharren politika baterat pasa beharra dago. Eta betebehar horien obratzea akuilatu eta lagunduko duen instituzioaren beharra dugu. Lehenbailehen, gainera, azken urteetan egindako lan guztia peko errekara joan baitaiteke, borondate onak ez baitu beti zailtasun oro eta borondate txar oro gainditzeko segurtamenik ematen. Eskaeraren logikatik eskaintzaren logikara pasabehar dugu bizitzaren arlo guztietan.

Tokiko hautetsiek ibilbidearen zati bat egin dute, abenduan euskal kulturaren herriarteko sindikatuak ofizialtasunaren aldeko martxoaren 31ko Deiadar manifestaldiarekin bat egin baitzuen. Jendarte zibilak eta politikariek ere urratsa egin duteorain.

Paue, Bordele eta Pariseko agintarien gaitasun demokratikoa dago orain ikusgai, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako herritarren eta beren ordezkarien gogoa betetzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.