Larrepetit

Presaka eta isolaturik

2012ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
The Washington Post egunkariak, 2007an, Joshua Bell, munduko biolin jolerik onenetakoa eraman zuen Washington-eko metro estazio batera, eta bertan 45 minutuz egon zen Bachek egindako inoizko obrarik zailenetakoak 3,5 milioi dolar balio zituen biolin batekin joaz.

Urtarrileko goiz hotz batean egindako esperimentuak, jendearen gustu, pertzepzio eta lehentasunak ikertu nahi zituen: leku publiko batean, ordutegi ez egoki batean (lanerako bidean zihoan jenderik gehiena), edertasunaz jabetzen gara? Geratzen al gara edertasun horretaz gozatzera? Antzematen al dugu talentua ustekabekotestuinguru batean?

Ehunka pertsona pasa ziren Joshua Bellen ondotik eta sei bakarrik geratu ziren hura entzutera.Aitor dezagun,puntako orduaeta metro estazioa ez direla akaso biolina entzuten jartzeko egoerarik aproposenak. Eta, egia da, presaka bizi garenean, gauza asko galtzen ditugula.

Isolatzen garenean ere bai: New Yorkeko metroan sartu eta bidaiarien kopuru handi bat doa belarritakoak jantzi etamusika entzuten, tabletan telesailak ikusten, telefonoarekin jolasean, edo e-bookean liburua irakurtzen. Kasik, aldamenean edo parean nor duten konturatu ere ez dira egiten. Gutxiago zertaz hizketan ari diren,norekin doazen, zer jantzita daramaten, edo zer keinu egiten dituzten. Kalera atera, eta trafikoaren soinutik ihesi, musikarien edo artisten eskaintzaz gozatu gabe, isolaturik jarraitu dezakete, oinez, etxeraedo lantokira iritsi arte.

Errealitateari ez ikusiarena egiteko modua izan liteke, munduari begira ez jartzeko jokamoldea akaso, edo edertasunaz eta talentuaz ez jabetzeko bidea. Zenbaitentzat, ihesbidea, terapia ere bai.Baina batzuetan, zentzumen guztiekin, presarekin edo gabe, bizitzaren gauza txiki eta handiez , eder eta itsusiez, edo talentuaz,jabetzea bezalakorik ez! Norberaren esku dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.