Josebe Iturrioz.
Larrepetit

Preso politikoak

2012ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Kolosala izan da. Hainbeste lagun ginen, ezin genituen 10 pauso jarraian eman.

Ikusi dudan manifestaziorik handiena eta geldoena. Dortoka erraldoi bat zirudien, hanka askoz osaturiko gorputz izugarria, pausoz pauso eta pazientzia osoz bidea egiten. Gainera, Dignidad y Justiziari esker, ahoa ere itxi ziguten. Hasieratik entzuten ziren isiltasuna eskatzen zuten s-ez eta x-z osaturiko soinuak. Dirudienez, preso arrunten eta politikoen arteko banaketa ez dute onartzen, eta debekatu nahi dute «preso politiko» perifrasiaren beraren erabilera. Kartzelan dagoen gorputz oro preso politikoa da. Espetxea modernitatean osatzen den errepresiorako gune bat da. Gizarteak arauez eta tranpa matematikoen bitartez —alegia, demokraziaren bitartez— erabakitzen du nortzuk atxilotu behar diren besteen babesarako. Zentzu berdinean beste eraikin batzuk dauzkagu: psikiatrikoa, erreformatorioa. Horien lengusuak: armada, eskola, komentua, putetxea... Hau da, gorputzak determinatzeko, inskribatzeko eta normatibizatzeko baliagarriak diren eraikin eta espresio arkitektonikoak dira. Hortaz, horiek guztiek esentzia politikoa dute eta gailu politikoak dira. Beraz, eztabaida beti izan- go da politikoa. Dortoka erraldoiaren idatzietan babesten diren puntu sortak; preso ororentzako, eta legeek horrela jasota, maxima unibertsal izan beharko lukete.

Bestetik, eta barkaidazue atrebentzia, baina proposamen batzuk ere baditut. Guk, feministen, boileren, maritxuen, trans-en eta beste EKOanimalien artean hezitako gorputzak, desobedientziarako adierazpen politak jorratu ditugu. Lasai, ez dizkiegu senideei luma larrosak jarriko, ezta karrozarik ere. Baina mozorroak erabil daitezke, performance-ren bat, triki-kazerolada bat... Umorea erabiltzea askotan oso terapeutikoa izan daiteke, eta Isabel Frankek dioen bezala: askotan, umorearen bitartez, daturen bat ere sartu egin daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.