Josebe Iturrioz.
Larrepetit

Serrano

2012ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Izenburu horrekin agian norbaiti urdaiazpikoa eta ogia etorri zaio burura, hau da, bokadilo ederra! Ba bai, horrelako zerbait. Serrano aipatzen dut, Jaurlaritzak indarkeria matxistaren aurka atera duen lege aurreproiektuaz hitz egin nahi dudalako. Eta, gainera, Herrizaingo Sailaren barruan dagoen Genero Indarkeriaren Biktimen Laguntzarako Zuzendariak, Mariola Serranok, animatu egin nauelako gai hau aukeratzerakoan. Hain zuzen ere, egunkari batean berak idatzitako gutuna irakurtzerakoan, sortu zitzaidan erantzuteko grina.

Betidanik izan diot beldurra harrokeriari eta handitasunari. Horrelako norbait gertu izan dudanean, ihes egin izan diot beti. Horrelako pertsonek beti egiten dutelako nahi dutena, berdin zaie denen aurka egitea, beren burua gailentzen dute. Hori sumatu nion Mariolaren idatziari, bazuela guzti horren kutsu bat. EAJri egiten zizkion kritikak, baina horrek ere kezkatzen nau, kritiken lagina murrizten duelako. Eragile askok kritikatu dute Serrano: Mugimendu feminista osoa altxatu da, Eusko Jaurlaritzako teknikariak, Emakundekoak eta udal langileak, prentsan agertu dira oso kezkatuak. Berdin du; Serranori, bost axola! Argumentuak, gainera, pisuzkoak dira. Berdintasun politiketan lan egiten dugunok argi daukagu: ezin dira banatu berdintasun eta indarkeria matxistari aurre egiteko politikak.

Zuzendaritzarekin hasi zirenean Herrizaingoan berdintasun politikak egiteaz formakuntza emateaz, koordinazioa eta komunikazioa ziurtatzeaz arduratuko zela pentsatu genuen askok. Oso inozoak izan ginen, eta berriro ere, errealitateak fikzioari sekulako astindua eman dio. Serranok, Body Watch-eko Mich Bucana balitz, indarkeria matxista bizitzen duten emakumeak salbatu nahi ditu, berak bakarrik, mugimendu feministarik gabe, berdintasun teknikaririk gabe, Emakunderik gabe, eta okerrena: indarkeria matxistari aurre egin nahi dion emakumerik gabe. Berak, bakar- bakarrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.