Unai Iturriaga.
Larrepetit

'Twist and shout'

2012ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Ikus-entzunezkoen aroan jaio ginenok gure memoriaren YoouTube partikularra osatuz joan gara ia oharkabean. Auskalo zenbat ale ditugun bilduakganbaran, eta euretatik zenbat gordetzen ditugun orijinalean ziren legez. Egunokin behin eta berriro gogora etorri zaidana Lasa eta Zabalaren gorpuak Euskal Herriratu zituztenekoa da. Hondarribiako aireportuko irudiak lehenengo eta, bereziki, hilerrian ertzainak egurra partitzen hasi zirenekoak. Hiru probintzietako poliziaren historia beltzeko irudirik lotsamangarrienak agian. Eta badago non aukeratu.

Beti pentsatu izan dut Lasa eta Zabalari gertatuak merezi lukeela, besteak beste,filma bat. Aro beltz haren ertz guztiak biltzen dituen neurrian, arduradunetako zenbait behintzat kondenatuta (ez zigortuta) daudela kontuan hartuta, eta ankerkeria gorenaren barrunbeetan sartzeko gertu egonez gero behintzat, helduleku faltarik ez luke. Ez naiz ari martiriak janzteaz, zeluloidea ez da hezurrak biltzeko egina, baina Segoviako ihesa-ren eta Zorion perfektua-ren artean euria zarra-zarra bota zuelakoan nago. Bidasoak baleki berbaz.

Bizarrik barik lepoan baina pentsamenduak kolkoan, joan egin dira urteak. Harik eta iazko abenduarekin Harkaitz Canok Twist argitaratu zuen arte. Onenek soilik dezaketen eran, arestian aipatu Lasa eta Zabalari gertatuaz jakitun, memoriatik iragazitako errealitatearen atze-ohiala geuk jar dezagun utzi digu. Idazlearen lana den horretan berriz, fizkioaren izterrak ez eze, barrukiak eta erraiak disekzionatzeaz Cano bera arduratu da maisuki.Egin kontu Soto eta Zeberio ez direlaLasa eta Zabala. Baina beharbada Lasa eta Zabala ere izan zitezkeen beste batzuk. Laurogeietako dantza makabro hartan zabarkeria guatekero lar zegoen.

Uda hartan Let´s twist again entzuten ei zen Lapurdiko hondartzetan. Twist berbaren ingelesezko adierei erreparatuta, berriz, El Cerro jauregian (La cumbre) Twist and shout.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.