Irudia. Tolosa

Lasa eta Zabala oroitu dituzte Benta Haundin

JON URBE / FOKU.
2023ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Lau hamarkada dira GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala etakideak bahitu zituenetik, Baionan. Haiek La Cumbren (Donostia) torturatu, eta Busoten (Herrialde Katalanak) hil eta lurperatu zituzten. Bi gazteak oroitzeko ekitaldia egin zuten atzo Tolosako (Gipuzkoa) Benta Haundin. Ekitaldian, Sortuko Nazio Kontseiluko kide Haimar AltunakEspainiako Estatuari galdegin zion onar ditzala haren «biolentziak» eragindakobiktima guztiak, hori delako euskal gizarteak eskatzen dion «urratsa». Lasa eta Zabalaren memoria Euskal Herriaren «egiaren» parte dela erantsi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.