Lezkairun D eredua jar dezala galdegin diote Txibiteri
Euskararen Defentsarako Sareak deituta, zenbait pertsonak protesta egin zuten asteazkenean Iruñean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Txibite lehendakariari exijitu zioten D eredua ezar dezala Lezkairu auzoko eskola publiko berrian. Euskarazko hezkuntzari «trabak» jartzea eta «bizilagunei informazioa ezkutatzea» egotzi zioten PSNri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu