1 arte zenbatzeko liburua

Idazlea: Salmon, Caspar / Hunt, Matt
Generoa: Haur eta gazte literatura
Orri kopurua: 32
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Haurrentzako albumak.
Adina: 3 urtetik aurrera.
Gaia: Ikuspegi originalarekin eta dibertigarriarekin zenbatzen ikasteko liburua.
Girotzea: Gaur egun.
Laburpena: Honezkero badakizu zenbatzen, ezta? BEJONDEIZULA! Liburu honetan, GAUZA asko dituzu zenbatzeko: baleak, ostadarra, euliak, tronpetak... Baina bada baldintza BAT: ASKO jota BAT arte zenbatu beharko duzu. Ez pentsa gutxi denik! Eta ez baduzu hala uste, begira, begira... Zenbakietarako hurbilketa dibertigarria. Narratzaileak keinu egiten dio irakurleari.
Egilearen datuak: Caspar Salmon Egile britainiarra da, eta, kultura kazetaritzan espezializatuta badago ere, hartzen du ingeles hizkuntzako haur liburu dibertigarrienetako batzuk idazteko tartea.
Marrazkilariaren datuak: Matt Hunt Badatoz piratak! album arrakastatsuaren ilustratzailea da; Ibaizabalek argitaratu zuen, 2020ko udaberrian. Ingalaterran bizi da, eta haren ilustrazioek zenbait argitaletxeren liburuak aberastu dituzte, besteak beste: Nosy Crow, Bloomsbury, Orchard Books eta Harper Collins US.
Nabarmentzeko alderdiak:
Gaikako kategoria: Umorea | Psikologia / Garapen pertsonala.
Sustatzen diren balioak: Autoestimua, autonomia, norbere burua gainditzea | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala.