Saiakera

Amapatxa. Amets bat bide bat

Amapatxa. Amets bat bide bat

Idazlea: Brakamonte Unanue, Ion

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 362

Argitaletxea: Rubric

"2 urte eta erdiz, motxila soinean, Amerika zeharkatzen ibili ondoren, azkenean bidaiako liburua kaleratu dut, AMAPATXA. Amets bat bide bat izenburupean. Hemen aurkituko dituzu 2018 amaieran Argentinan hasi eta 2021eko ekainean Amerikako Estatu Batuetan amaituz eginiko nire bidaia-idatzien nondik norakoak, liburu batean bilduta. Hamahiru herrialde zeharkatuz (Argentina, Txile, Bolivia, Peru, Ekuador, Kolonbia, Panama, Costa Rica, Nikaragua, El Salvador, Guatemala, Mexiko eta Amerikako Estatu Batuak) motxiladun bezala bizi-esperientzia kontatzeaz gain, emozioak eta sentimenduak leku bakoitzean, bidaiako hausnarketak; leku interesgarrien gomendioak eta modu desberdin baten bidaiatzeko aholkuak, hainbat kultura eta etnien istorioak, pandemia nola bizi izan nuen, historia pixka bat eta efemerideak ere aurkituko dituzu. Bidaia, bizitzan dena bezala, hau ere ikasketa prozesu bat izan da, ia bide espiritual bat, bidaia norberarekin, nire mugak gainditzen lagundu didana. Azken finean, mundua ez da hain arriskutsua kontatzen duten bezala! Pertsona zoragarriak ezagutu ditut, dena elkarbanatzeko prest, autostopez eraman eta etxean hartu naute, janaria elkarbanatu eta beste mila bizimodu erakutsi dizkidate. Jende pila bat ezagutu dut eta natibo batzuekin egoteko aukera ere izan dut, adibidez: Mexikon Wixárika edo Maiak, Panama-Kolonbian Kuna Yala familiak eta Perun Shipibo Koniboak. Proiektu hau guzti horien omenez doa. Horregatik 'Amapatxa', kitxua hizkuntzan ama-lurra esan nahi duen 'Pachamama' hitzetik hartua".

Ion Brakamonte Unanue

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.