Poesia

Errepikapen izarren azpian

Errepikapen izarren azpian

Idazlea: Otxoa, Julia

Generoa: Poesia

Orri kopurua: 84

Argitaletxea: Averso Poesía

Errepikapen izarren azpian, gizaldietan zehar errepikatutako basakeriari buruzko hausnarketa da, Odiseako Akilesekin elkarrizketa, baita indarkeriaren infernua, gerra eta erbestea bizi eta pairatu zuten idazleekin ere, Maria Zambrano, Albert Camus edo Hannah Arendtekin, esaterako.

Era berean, hizkuntzari buruzko gogoeta da, bera harturik besteen minaren irudikapen sinboliko gisa eta haien zauriaren maila erdiestearren ekindako borroka linguistiko eta poetikoaren irudikapen gisa ere bai.

Liburua bi zatitan banatuta dago. Lehenengoak, «Zitroina eta Ezpata» izenekoak, gudu-zelaitik hitz egiten du. Bigarren zatia, «Edertasuna hondakinen artean lehian», edertasun nahiaren defentsa sutsua da, edertasuna existitzen baita egunaren hondakinen artean bada ere. Horrela, itxaropena ekarri egiten da infernuaren erditik, naturarekiko eta desberdinarekiko besarkada filialaren bidez. Azken finean, gu gareneko denbora gizatiarrago egiten duen eta neurri berean salbatzen gaituen kanta da.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.