Saiakera

Etxauribarko euskal hiztegi bat

Etxauribarko euskal hiztegi bat

Idazlea: Erdozia, Jose Luis

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 304

Argitaletxea: Pamiela

Batekin eta bestearekin, ia zortziehun hitz daude jasorik Etxauribarko euskal hiztegi honetan. Euskal hiztegi bat esaten dut izenburuan, seguruenik askoz hitz gehiago izanen direlako bertako biztanle nagusiek oraindik erabiltzen edo gutxienez memorian metaturik dituztenak. Eta, gainera, haietako batzuek ez dute euskaran izanen beren jatorria, baina Nafarroako euskal hizkeretako eremuetan ere erabiltzen dituzte oraindik bertakoek.

Jasotako hitz guztiak banan-banan azterturik daude eta Nafarroako euskal hizkeren beste eremu batzuetan jasoak diren hitz bildumekin parekatu edo kontrastatu dira. Beste datu soziolinguistiko batzuk ere jasoak daude liburuaren hasieran: euskararen galera Etxauribarren eta, horrekin batera, nola ari den berreskuratzen ezarian-ezarian. Etxauribarko sei udaletako (Etxauri, Ziritza, Etxarri, Bidaurreta, Beraskoain eta Zabaltza) zenbait datu ere jaso dira, herrien izenen zenbait etimologia, esate baterako

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.