Saiakera

Faktoriako geziak. Egungo gizarte-kontzeptu berriak euskaraz nola eman: hautuak eta arrazoiak

Faktoriako geziak. Egungo gizarte-kontzeptu berriak euskaraz nola eman: hautuak eta arrazoiak

Idazlea: Arejita, Adolfo

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 174

Argitaletxea: Euskaltzaindia

Hedabideek egunean eguneango eta presa biziko zeregin bati aurre egin be­har izaten diote: euskaraz nola aditzera eman, gaztelaniaz, ingelesez edo beste hiz­kuntzetan garatzen doazen kontzeptu eta adierazte premia berriak. Erantzuna ematea beti dator a posteriori, baina beti ohi dator egoki, kontzeptu horiei egokituko zaizkien euskal ordainak edo euskal ordain aukerak bilatzeko gogoeta egitea. Horixe da hain zuzen Adolfo Arejitak egin duena, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan, 2019an hasi eta 2022 urtera arte egin dituen kolaborazioetan. Argi dio euskaltzainak: "ez dira arauak, orientabideak baizik, proposamenak".

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.