Saiakera

Haritzaren adarrak

Haritzaren adarrak

Idazlea: Aurkenerena Barandiaran, Joseba

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 380

Argitaletxea: Dakit argitaldaria

Oihan beltzean badira zuhaitz, zuhaixka eta landare ainitz, eta bakoitzak, askotan besteekin borrokatuz, bere tokitxoa egina du. Zuhaitzen artean badira lizarrak, haritzak, pagoak, urkiak, makalak, astigarrak, hurritzak, intxaurrondoak... eta abar. Haritz horietako bat Euskal Herria izenekoa dugu, bere tokitxoa egina duena, gure Herria..., eta guk gurea delako bihotzez maite duguna. Haritz horrek baditu bere erro sakonak: euskara, euskal kultura, euskal ohiturak, euskal historia, euskal nortasuna..., baita zerurantz begira zabaltzen diren hamaika eta hamaika adar eta adaxka ere: gertaerak, pertsonaiak, bizipenak, ilusio eta frustrazioak, bozkario eta tristurak, egitasmoak… Haritzak denen beharra du; lur goxo mamitsua xurgatzen duten sustrai sakonak, enbor sendo eta garaia, adar eta adaxka bihurri eta alaiak, hosto berde zoragarriak, ezkur txapeldunak... Hori dena baita haritza, horiek denak baitira haritzaren beharrezko osagaiak. Adarren artean badira bide zuzen eta sendoa egiten duten adar handi eta lodi samarrak, adar ertain eta lirainak, adaxka fin-finak, kimu berriak..., baina bakoitzak badu bere norabidea, bere nortasuna, bere izate berezia... Eta horiek dira nik liburu hau osatzeko hartu ditudanak, hau da, haritzaren adarrak, neurri batekoak zein bestekoak, atzokoak eta gaurkoak, sendoak eta ahulak...., baina osotasun baten berri ematen digutenak.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.